Bilboko Udal Musika Banda: "Oroitzapenerako kantak"

Bilboko Udal Musika Banda: "Oroitzapenerako kantak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.bilbao.eus

Non

Areatza

Noiz

24/05/2024

Neguko denboraldia Campos Eliseos Antzokian eskainitako estreinaldi ikusgarri batekin itxi ondoren, eta denborarik galdu gabe, Bilboko Udal Musika Banda kalera aterako da udaberriko kontzertuen zikloari ekiteko. Aurten ere, bilbotarrek gustokoen duten eszenatokietako batean eskainiko dira kontzertu horiek, Areatzako Kioskoan hain zuzen ere. Horrela, ostiral honetan, maiatzaren 24an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Iñaki Urkizu zuzendariordea Bandaren buru jarriko da "Oroitzapenerako kantak" emanaldian, publikoari musika arratsalde borobil batez gozatzeko errepertorio anitza oparituz. Bertaratzen diren ikusentzuleek maiatzean eta ekainean Bilboko pergola berezi honetan ikusi ahal izango dituzten bost hitzorduetatik lehena izango da. Musika Banda maiatzaren 31n igoko da berriz agertoki honetara "Pasodobleak, martxak eta gehiago" izeneko ikuskizuna eskaintzeko, eta ekainaren 7an " Zartzuelarekin gozatzen" kontzertuaren txanda izango da. Zikloa ekainaren 21ean amaituko da "Gure doinuak" emanaldiarekin. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Iñaki Urkizuren aginduetara. Ohikoa den moduan, bi Udal Bandek emanaldi bateratu bat eskainiko dute. Aurten, hitzordu berezi hori ekainaren 14an ospatuko da, "Goazen erromeriara" izeneko emanaldiarekin. José R. Pascual Vilaplana eta Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, bi taldeek euskal musikaz gozatzeko aukera ederra eskainiko dute erromeria herrikoi batekin, Bilboko Beti Jai Alai dantza taldearekin lankidetzan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak