Bilboko Aste Nagusia 2024ko kontzertuen egitaraua

Bilboko Aste Nagusia 2024ko kontzertuen egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Noiz

17/08/2024-etik 25/08/2024-era

2024ko Aste Nagusiko egitarauaren barruan. 2024ko Aste Nagusiak dagoeneko baieztatuta ditu kontzertuetarako lehen izenak Abandoibarrako agertoki nagusietan (23:30ean) eta Europa Parkean (00:00etan). Edurne, Nøgen, Lala Love You, Izaro, Nil Moliner eta Tatta-Süne dira Aste Nagusirako lehen musika baieztapenak, Bilboko Udalak gaur jakitera eman duenez. Abandoibarran, abuztuaren 17an, larunbata, irekiko da programazioa Edurneren emanaldiarekin. Artista bira berri batean itzulika da agertokira 2024an, “Éxtasis” bere zortzigarren diskoa aurkezteko. Dagoeneko aurkeztu ditu “Nada” eta “Va por ti” singleak. Abuztuaren 19an, astelehena, agertoki berean, Nøgen taldearen txanda izango da, egungo eszenan sortzen ari den talderik indartsuenetako bat. Erasmuseko gau luzeetan Danimarkan jaioa, folk pop musika talde donostiarrak, sustari anglosaxoiko kantuekin baina gehienbat euskaraz, bere hirugarren albumaren birarekin jarraitzen du, “Aben Cirkel” (2023). Abuztuaren 21ean, asteazkena, hasiko da Europa Parkeko programazioa, Nil Moliner eta ukitu latinoak dituen bere pop argitsuaren eskutik. Musikalariak biran dago bere hirugarren bildumarekin, “Lugar Paraíso”. Hainbat Platino Disko eta Urrezko Disko dituenak, eta Yera kolonbiarra bezalako artistekin elkarlanean aritu denak, “Meneito” abestian, gaur egungo musikaren eremuan ezinbestekoa bihurtu da. Abuztuaren 22an, osteguna, Lala Love You izango da protagonista Abandoibarran. Parla udalerri madrildarrean sortua, Roberto Amor (ahotsa eta gitarra), David Merino (ahotsa eta gitarra), Lydia Carré (koruak eta baxua) eta Oscar Hoyos (batería) kideek punki-pop musika talde gisa definitzen dute beren burua. “No se te puede dejar nada” (2024), “El principio de algo”, “Más colao que el colacao”, “Laponia”, “Pócima de amor” e “Irene”, bezalako abestiek dozenaka Urrezko eta Platinozko Disko merezi izan dituzte. Egun berean, baina Europa Parkean, publikoak Tattaren kantuekin dantzatu ahal izango du. Tattak “Martin” albuma aurkeztu berri du Densorekin batera. Bertan, genero desberdinak aztertzen dituzte, eta artista desberdinekin eta Etxepe kolektiboarekin elkarlanean aritzen dira. Bilboko eszenatokian Süne izango dute lagun, Josune Arakistain Huntzako abeslari eta trikilariaren bakarkako debuteko izen artistikoa, bere lehenengo diskoa “Lau korapilo” kaleratu berri baitu. Abuztuaren 23an, ostirala, Abandoibarran, Izaroren txanda izango da. Finkatutako artista da, baina etengabe eboluzionatzen ari da, eta urtebete fokuetatik urrun egon ondoren, 2023an itzuli zen “Cerodenero” lanarekin. Sorkuntza-ariketa horretan, begirada garaikide batetik, pop-a, sustraia eta elektronika nahasten ditu. KONTZERTUEN AGENDAABANDOIBARRA- Larunbata 17, 23:30ean: Edurne
- Astelehena 19, 23:30ean: Nøgen
- Osteguna 22, 23:30ean: Lala Love You
- Ostirala 23, 23:30ean: IzaroEUROPA PARKEA- Asteazkena 21, 00:00etan: Nil Moliner
- Osteguna 22, 00:00etan: Tatta + Süne

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak