"El trepa del palacio"

"El trepa del palacio"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pabellon6.org

Non

Pabilioi 6

Noiz

03/05/2024-etik 12/05/2024-era

Fernando VII. aren erregealdiko ustelkeria eta neurrigabekeria maila gutxitan ikusi da. Erregearen gogokoenak, lagunak, hurbilekoak, lausengari lotsagabeak, eskrupulurik gabeko arribistak… denek zuten tokitxo bat gortean. Baina Antonio Ugarte dantzariak – Bat, bi, hiru – inork baino hobeto jakin zuen errege absolutuarengandik edozer lortzen, izan titulu bat, izan kargu bi, edo izan nahibeste diru. Bizkaitar berritsu eta bizi hark merezimendu osoz bereganatu zuen, itxuraz, “Trepa de Palacio” titulu desitxurosoa. Fitxa teknikoa:Egilea: Braulio Cortés. Zuzendaria: Felipe Loza. Antzezleak: Aitor Echarte Merino, Diego Pérez, Leire Ormazabal, Nahikari Rodríguez, Unai Elizalde Zamakona, Yeray Vázquez. Zuzendariaren laguntzailea: Eneritz García. Argiztapen diseinua: Quique Gago. Espazio eszenikoa: María Casanueva, Susana Díez. Musika zuzendaritza: Unai Elizalde Zamakona. Koreografiak: Leire Ormazabal. Jantziak: Betitxe Saitua. Jantzien arduradunaren laguntzailea: Nerea Rodríguez, Karmele Corona. Kartela eta diseinu grafikoa: Lucía Sáiz Báez. Produkzioa: Pabellón 6 – Gazte Konpainia. Eskerrak: Adrián García de los Ojos.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak