Dantzan Bilaka erakustaldi jardunaldiak 2024

Dantzan Bilaka erakustaldi jardunaldiak 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

dantzanbilaka.org

Noiz

11/10/2024-etik 13/10/2024-era

Programan parte hartzen duten pertsonen sorkuntza prozesu ezberdinen irekiera publikorako momentu modura prestatzen dira Dantzan Bilaka jardunaldiak. Urriaren 11, 12 eta 13an deialdi honetan garatutako zazpi proiektuen prozesuak aurkezteko programa bat izango da Artium Museoan. Aurkezpen guztiak doakoak izango dira lekua bete arte. Hemezortzigarren edizio honetan Aitzol Iraola, Alazne Lastra Crespo, Izaro Ieregi González, Maider G. Etxegibel, Nagore Tamayo Goñi, Rebeca Barroso eta Stefano Mattiellok urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte. 2024. urte honetan, programa honako modu honetan garatu da:- Egoitzako lehen astea. Otsailaren 26tik martxoaren 3ra Artium Museoan. Maria Ibarretxerekin tailerra, entseguak, mentoring-saioak.
- Egoitzaren bigarren astea. Ekainaren 3tik 9ra Azala Kreazio Espazioan. Arantxa Martinezekin tailerra, entseguak, mentoring-saioak.
- Egoitzako hirugarren astea. Irailaren 9tik 13ra Artium Museoan. Bisita teknikoa erakusketa-espazioetan, entseguak, mentoring-saioak, talde-praktikak.
- Erakustaldi jardunaldiak. Urriaren 11, 12, 13an Artium Museoan. Ibon Landak diseinatutako jardunaldien esku-programa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak