Dantzan: bideo tutorialak

Dantzan: bideo tutorialak

Gertaeraren datuak

Antolatu du

dantzan.eus

Noiz

13/03/2020-etik 31/12/2020-era

Hona hemen hainbat dantza ikasteko bideo-tutorialak, azken urteotan tokitan tokiko dantzariek eskaini dituztenak Dantzan-en: Zuberoako dantzak, Oñatiko Korpus dantzak, Lesakako San Fermin eguneko ezpata-dantza, Lekeitioko eguzki-dantza, Lantzeko zortzikoa, Luzaide eta Donapalen dantza-jauziak egiteko duten manerak, baita joaldunek joareak dantzatzeko dituzten moduak ere.

Dantzak aurrez aurre ikasi genitzakeen garaian interesgarriagoa zen zuzeneko harreman hori dantzan ikasteko, baina orain ezinezkoa denez aurrez aurreko jarduera, gozagarria eta eskertzekoa zaizkigu dantzari guzti hauek eskaini dizkiguten lezio hauek guztiak. Itxialdia aurreikusi bezain pronto hasi ziren Dantzan-en Eutsi Dantzan bideoen bitartez dantzarako pautak eta argibideak argitaratzen, baina aurretik ere publikatu izan dituzte zenbait bideo-tutorial. Tokian tokiko hainbat dantzen azalpenak eman izan dituzte dagokien herrietako dantzariek eta sarrera honetan bildu dituzte grabazio horiek. Datozen egunetarako entretenimendu ederra izango zaizuelakoan. Lekeitioko andreen aurreskua

- Lekeitio 2018 eguzki-dantza

  Lesakako San Fermin dantzak

- Lesaka: San Fermin 2016 pausoak eta arropak

  Luzaideko bolant-dantzak

- Peio Setoain: Luzaiden nola dantzatzen den

  Malerrekako joaldunak

- Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen

  Lantzeko zortzikoa

- Lantzeko zortzikoaren irakaslea: Maria Pilar Urriza

  Nafarroa Behereako jauziak

- Donapaleu 2018 Andoni Irigoien: Nola dantzatu jauziak entrexantekin

  Amezketako talai-dantzak

- Amezketa: Talai-dantza 2018 urratsez urrats

  Zuberoako maskaradak

- Sohüta-Hoki 2016 maskaraden mustrakak: Elorri Berrogain, Kantiniersa

- Sohüta: maskaradak 2016 Frantxina Laborde, entseinaria: barrikada puntua

- Ezpeize: Pettarreko maskaradak 2017 aitzineko puntuak

- Ezpeize: Pettarreko maskaradak 2017 aitzindarien tresnak

- Urdiñarbe: maskaradak 2019 Maiana Barreix

- Urdiñarbe: Maskaradak 2019 moneinak nola dantzatu

  Oñatiko Korpus-dantzak

- Oñati: Korpus 2017 San Migel zortzikoaren pausoak

- Oñati: Korpus 2017 kaskainetak

- Oñati: Korpus 2017 makilak

- Oñati: Korpus 2017 arkuak

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak