Konsoni Lantegia: bisita birtualak

Konsoni Lantegia: bisita birtualak

Gertaeraren datuak

Antolatu du

euskadi.eus

Non

consonni

Noiz

10/04/2020-etik 30/05/2020-era

Konsoni Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailaren Industria Ondare Higigarriaren Gordailua da. Biltegia izanik, bisitarako itxita egon da, baina azken hilabeteetan bisita gidatuak egin dira, bertan zaintzen diren ehunka pieza jende aurrean eta balioan jartzeko.

Egun sufritzen dugun une latz hauetan, jakina, bisitak bertan behera geratu dira. Hala ere, Konsoniren ateak irekita utzi nahi dugu, birtualki izan arren. Horrela, astero bildumako pieza bat erakutsiko dugu, eta haren esanahia eta garrantzia azpimarratuko dugu.

Jarduera hau, beste askotan bezala, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearekin (IOHLEE) lankidetzan egingo dugu. Konsoni piezaz pieza:- Pavesi P4 artilleria-traktorea. Gerra- eta lan-makina
- Etoile estanpazio-makina. «Made in Gernika» diseinua
- Sömme lata-itxigailua. Bilbotik munduraHARREMANETARAKO- Tel. 681-213539
- Helbide elektronikoa: konsonilantegia@gmail. comKonsoni LantegiaOstiralero, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak guztiontzat irekiko ditu Industria Ondare Higigarriaren Gordailuaren ateak. Gordailu hori, hain zuzen ere, Consonni lantegi zaharrean dago, Zorrotzaurren (Bilbo), itsasadarrean. Ekimen hau Industria Ondare eta Herri Lanen Euskal Elkartearekin batera egiten du Jaurlaritzak.

Konsoni Lantegia biltegi bat da, non Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kultura ondare den industria material higigarria gordetzen duen.

Bertara gerturatzen denak 2. 000 pieza inguru aurkituko ditu: moto zaharrak, suhiltzaileen kamioiak, linotipiak eta inprentako materiala, meatze industriaren eta bere sektore osagarriaren aztarnak, aingurak, kaiko garabi bat, motorrak, prentsa hidraulikoak, maketak… Zerrenda zabal horrek bisitarien arreta piztuko du bai bere historia pertsonalaren zati bat delako, bai ezezaguna bezain txundigarria den kultura-ondarea aurkituko duelako.

Joan den mendeko 80ko hamarkadan du jatorria, orduan birmoldaketa industrialak bazterrean utzi baitzuen gure industriaren zati handi bat. Urte haietan industria-makineria masiboki bildu zen, baina orain materialak tartekatuago jasotzen dira, gure industriak orain estabilitate handiagoa baitu eta ziklo berri bat ireki delako.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak