"Amargo era el postre" + "Soinujolearen semea"

"Amargo era el postre" + "Soinujolearen semea"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

fundacionvital.eus

Non

Vital Fundazioaren Aretoa

Noiz

26/02/2020

2020ko Euskal Zinemaren Astearen barruan. Amargo era el postre - Film laburraMarc Eilts bere lagunak afaltzera gonbidatu dituen noble frantziarra da. Emaztea hil osteko lehenengo afaria. Dena lasai doa, postre berezi batek eta joko makabro batek Frantziako noblezia xakean jartzen duten arte.

- Zuzendaria: Diego H. Kataryniuk. 
- Gidoia: David Caiña.
- Ekoizlea: Platanobolígrafo, Apartamentos Diván.
- Antzezleak: Mikel Losada, Almudena Cid, Soraya Peña, Miriam del Prado, Chema Trujillo, David García Palencia, Jose María Chumo.
- iraupena: 19 min.
- Hizkuntza: Gaztelania.

Diego H. Kataryniuk

Euskal Herriko Zinema Eskolaren sortzailea. 2006an, telebistarako errealizadore ikasketetan graduatu zen, eta, ondoren, dozenaka proiektutan zuzendari-laguntzaile eta ekoizle izatera bideratu zen. Iragarki zuzendaria izan da, eta fikziozko hiru film laburren zuzendari ere bai. Ekoizle eta zuzendari lanetan egindako film laburrek 25 sari eta 200 selekzio baino gehiago lortu dituzte hainbat jaialditan. Filmografía: `El otro´ (Lab. ) `La habitación´ (Lab. 2016).



Soinujolearen semea - Film luzea

David Imazek Euskaditik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, beretarrek baztertu eta traizioa leporatu ziotenean. Kalifornian zoriona aurkitu arren, oraindik atsekabea sortzen dio iraganak, eta erru-sentimenduak ez dio utziko bizitzaren azken egunak lasai ematen. Joseba Altuna, txikitako laguna, agur esatera joango zaio, eta, bide batez, konpondu gabekoak konpontzera. Denbora luzea eman dute elkar ikusi gabe, baina iritsi da egiari aurre egiteko unea. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.

- Zuzendaria: Fernando Bernues. 
- Gidoia: Patxo Telleria.
- Ekoizlea: Abra Prod, Tentazioa Produkzioak.
- Argazkilaritza: Gonzalo Berridi "Kalo".
- Muntaia: Raúl López.
- Musika: Fernando Velázquez.
- Antzezleak: Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Frida Palsson, José Ramón Argoitia, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Miren Arrieta, Laia Bernués, Mikel Losada, Eneko Sagardoy.
- Iraupena: 95 min.
- Hizkuntza: Euskera.

Fernando Bernues

Tanttaka Teatroko eta Tentazioa Produkzioak ekoiztetxeko sortzaileetako bat da, eta ibilbide ezaguna egin du antzerkian, zineman eta telebistan. Antzerkian zuzendu dituen lanen artean, nabarmentzekoak dira, adibidez, El florido pensil, Novecento: El pianista del Océano eta Sueño de una noche de verano. Zinemarako, bi film labur zuzendu ditu Mireia Gabilondorekin batera: Kutsidazu bidea (2005) eta Mugaldekoak (2009). Soinujolearen semea filmak Huelvako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean parte hartu zuen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak