Filmazpit: "Giza eskubideak film laburrean bilduma"

Filmazpit: "Giza eskubideak film laburrean bilduma"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

berriz.eus

Non

Berrizko Kultur Etxea

Noiz

11/12/2019

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin. Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da Filmazpit, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du. Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko. Giza eskubideak film laburrean bildumaDonostiako Giza Eskubideen Zinemaldian azken urteetan ikusi izan diren bost film laburrek osatzen dute bilduma eta, besteak beste, honako gai konplexuak jorratzen dituzte: identitatea, migrazioa, politika, emakumezkoen sexu-organoen erauzketa edo/eta Indiako azido erasoen biktimak.

Filmak:

- ABAROA
- ERAUZKETA
- SHEROES
- SALÃM
- DIZIPLINA

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak