NAK 2024: Kuarist

NAK 2024: Kuarist

Gertaeraren datuak

Antolatu du

baluarte.com

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

06/09/2024

Ikaskuntza ezagutzak eskuratzean oinarritzen da. Adiskidetasunaren esparruan, bi pertsona edo gehiagoren arteko lotura indartzen duen elkartrukea da. Harreman honetan, jakinduria-maila handiena duen pertsonak interesik gabe eskaintzen dizkio bere ezagutzak eta besteak apaltasunez onartu eta eskertzen ditu. Kuarist 2020. urtetik NAK Jaialdiari lotuta dago. Hasieratik, saxofoi laukote hau osatzen duten gazteen gogo eta balioak liluratu gintuzten. Ordutik, gure artean adiskidetasun handia eta afektu sakona ezarri da eta aukera eman digu elkarbanatutako ikasketen bidez sorkuntza berriak eraikitzeko. Gure konposizio eta interpretazio lanari ekin genionetik Alberto Posadas sortzaile eta pentsalariak bere ezagutzari esker beti lagundu gaitu. Bere obraren jarraitzaileak garenez, kontzertu hau prestatu dugu egilearekin topaketa bat eskaintzeko. Laukoteak Veredas (2018) obraren pieza batzuk aukeratu ditu.  Proposamen honek musikaren eta espazioaren kontzeptuak batzen ditu, pertzepziozko esperientzia bakar eta errepikaezina eskaintzeko. Pieza musikal hauek Kaija Saariaho finlandiarraren konposizioekin txandakatzen dira. Kontzertu honek Baluarteko Harresi Aretoaren espazio desberdinak zeharkatuko dituen soinu-proposamen bat egitera gonbidatzen du publikoa. Proposamen honekin entzuleen eta interpreteen arteko oztopo eszenikoak ezabatuko dira, entzuleak emaitza musikalaren parte aktibo bihurtuz. Gertutik ezagutuko dituzte saxofoi desberdinen aukera estetiko, tinbriko eta soinuen aberastasuna.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak