Jazzaldia 2024 (Chillida Lekun): Noa & The Helldrinkers (Txikijazz)

Jazzaldia 2024 (Chillida Lekun): Noa & The Helldrinkers (Txikijazz)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

jazzaldia.eus

Non

Chillida Leku

Noiz

25/07/2024

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Noa Eguiguren (ahotsa), Gonzalo Portugal (gitarra, koruak), Manu Gestido (baxua), Paul San Martín (pianoa, teklatuak, hammond), Ibai Ros (bateria)Noa & The HellDrinkers talde donostiarrak, 2023an European Blues Challenge lehiaketa ospetsuan lehen saria irabazi ondoren, “Hell’s The New Heaven 23/24″ birarekin jarraitzen du, Europako hainbat herrialdetan aritzera eraman dituena, besteak beste hauetan: Espainia, Frantzia, Norvegia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suitza, Errumania, Polonia eta Portugal. Taldea 2016an sortu zen eta dagoeneko hiru disko kaleratu ditu: Noa & The Hell Drinkers (2018), Craft Blues (2020) eta Hell’s The New Heaven (2023). Beren azken lana hileko diskotzat hartu du Erresuma Batuko “UK Independent Blues Broadcasters Association” elkarteak. Ahots zoragarria Noa Eguigurenena, banda bikain batek lagundua, eta feelingez, energiaz eta blues, rithm & blues, rock, funk… musikarekiko pasioz beterikoak beren zuzenekoak. Taillerra: Musikaren Atea (Maushaus)Garrantzizko informazioa Chillida LekurakoPrezioak-Helduak: 14 € (helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.  Doako sarrerak kontzertuaren egunean bertan jaso daitezke, Chillida Lekuko leihatilan). -13 eta 17 urte bitartekoak: 7 €-0 eta 12 urte bitarteko haurrak: doakoa. Helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez. Doako sarrerak kontzertuaren egunean bertan jaso daitezke, Chillida Lekuko leihatilan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak