"Diversidad e inclusión dentro y fuera de la pantalla"

"Diversidad e inclusión dentro y fuera de la pantalla"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.sansebastianfestival.com

Noiz

24/09/2024

Donostia Zinemaldia 2024. Nola pantailan hala pantailatik kanpo errepresentazio anitz eta ekitatiboak duen garrantziari helduko zaio hizketaldi honetan. Filmetan pertsona desgaituak sartu eta horiekin istorio eta pertsonaia interesgarriak sortzeak zer-nolako garrantzia duen aztertuko da, galdera hauei erantzuten saiatzeaz gainera: zein izaten dira akatsik ohikoenak desgaitasuna duen pertsona bat kontratatzean? Nola hobetu zinema-platoetarako irisgarritasuna? Gainera, zinema-industria inklusiboagoa bermatzeko ekoizpen-, zuzendaritza- eta gidoigintza-eginkizunetan aniztasuna zergatik den funtsezkoa ere aztertuko da. British Film Instituterekin elkarlanean antolatutako saio honekin, Zinemaldiak bereziki azpimarratu nahi du inklusibotasuna handitzeak, kontatutako istorioak aberasteaz gain, eragin positiboa duela gizartean, giza aniztasuna islatzen eta baliozkotzen baitu. Moderatzailea: Clare Baines. Parte-hartzaileak: Justin Edgar eta Shani Dhanda. Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak