"Anthony McCall. Split Second"

"Anthony McCall. Split Second"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

guggenheim-bilbao.eus

Non

Guggenheim Bilbao Museoa

Noiz

20/06/2024-etik 10/11/2024-era

Mugimenduan dagoen irudiaren praktika artistikoei eskainitako erakusketa-programazioaren hamargarren urteurrenarekin bat eginez, Film & Video galerian Anthony McCallen (Orpington, Erresuma Batua, 1946) obra izango dugu, filmikoa eta erabat abstraktua. Modu bereizgarrian eta beti enigmatikoan, New Yorken bizi den artista britainiar honen lanak proiekzio zinematografikoa eta fenomeno eskultorikoa batzen ditu, baina baita ere ikus daiteke espazioko marrazkiaren edo argi-artearen ikuspegitik. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur arte, McCallek “argi solidoaren” kontzeptuaren inguruan egin du lan, eta nozio horrekin erakusketa-espazio batean argi-planoen proiekzio kontrolatuak sortzen duen bolumen-efektua adierazi nahi du.

Modu horretan, artistak hipnotikoki eta modu ukiezinean mugitzen diren formak sortzen ditu aretoko ilunantzean. Bilduman dauden Richard Serraren eta Lucio Fontanaren obrekin elkarrizketa garbia eginez, erakusketa honetan bildutako pieza-multzoa guztiz ezezaguna da eta Museoaren espaziorako berariaz pentsatu da. Haiekin batera, haren artxiboko elementu argitaragabeak sartuko dira, eta McCallek azken hamarkadetan egindako ikerketa testuinguruan kokatzen lagunduko dute.

 

Aretoa:103
Komisarioa: Manuel Cirauqui

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak