Bilboko Udal Musika Banda: "Bakearen aldeko oihu bat"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
bilbao.eus
Non
Euskalduna Jauregia
Noiz
22/12/2024
Bilboko Udal Musika Bandaren 2024-2025 denboraldiak 2024ko irailetik 2025eko apirilera bitartean hamasei programa biltzen dituen proposamena aurkezten du, aparteko hainbat kontzertu bereziz gain. Oraingo honetan, Euskalduna Jauregiko, Azkuna Zentroko, J. C. de Arriaga Kontserbatorioko auditorium tradizionaletan eta Arriaga antzokian joko du Bandak. Bilboko Udal Musika Bandaren 2024/2025 denboraldi honek bere hiriari eta publikoari omenaldia egitea du helburu, bere ibilbide luzean izandako konplizitate partekatuagatik. 2024/2025 denboraldiak maila handiko gonbidatu izango ditu. Besteak beste, Paco Varoch piccolo ospetsua, Spanish Brass metal boskotea, nazioarteko musika-panoramako ganbera-talde dinamiko eta sendoenetako bat, Carlos Cano flautista kubatarra, Kebyart saxofoi laukote katalana, Noè Rodrigo Gisbert nazioarteko bakarlari eta perkusionista, musika garaikidean eta sortu berrian espezializatua, eta Bilboko Udal Bandako fagot eta flauta bakarlariak Jordi Ripoll Corella eta Juan Jesús Silguero Gorriti. Denboraldiak aniztasuna ospatu nahi du eta Bilboko hiriarekin duen lotura edo konexioa, hainbat genero eta estilo biltzen dituen programazio aberats eta askotariko baten bidez. Urrian, Bilboko Udal Musika Bandak Euskalduna Jauregiko zikloa abiatuko du, eta guztira 10 kontzertu eskainiko ditu. Eguberrien atarian, abenduaren 22an, igandea, “Bakearen aldeko oihu bat” izenburupean, Jose R. Pascual Vilaplanak Bandaren gidaritza hartuko du berriro show berezi bat eskaintzeko, Carmen Climent, Marina Penas, José Manuel Díaz, Pedro Pomares eta Sergi Albertekin batera, Enrique Azurzak zuzendutako Bilboko Koral Elkarteaz gain. Kartel ikusgarri honek "Balansiyyà" musikalaren aukeraketa bat interpretatuko du, zuzendari titularrak berak osatua, bertaratutakoen gozamenerako, kultura ezberdinak gatazkarik gabe bizi daitezkeen mundu baten aldeko aldarria eginez.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.