Kultura Plazara eta beste plazak 2024: THE DONKEY RIDERS

Kultura Plazara eta beste plazak 2024: THE DONKEY RIDERS

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaplazara.eus

Non

San Francisco pasalekua

Noiz

30/08/2024

Tolosako Kultura Plazara eta beste plazak 2024 jaialdiaren barruan. Konboa hirukote honek osatzen du: Jon Aira (Errenteria) gitarran, Martí Elías (Bartzelona) baterian, eta Iker Piris (Tolosa) ahots eta gitarran. Gitarra zorrotzak, urratzaileak eta antzinako ahots-harmoniak, bateria-erritmo zapaltzaileak eta negroideak; horiek dira THE DONKEY RIDERS taldearen jatorrizko soinu soila osatzen duten osagaiak. Hirukoteak musika afroamerikarraren biderik benetako eta basatienaren alde egiten du, modu lotsagabe eta berezian interpretatuz. The Donkey Riders taldeak ikuskizun dinamiko eta bizigarria eskaintzen du, generoko abesti originalez eta egokitzapenez osatutako errepertorioarekin. Izerditu eta dardara egin nahi baduzue, hirukote honen gordintasun estilistikoak liluratu eta dezibelioz betetako begizta hipnotiko batean harrapatuko zaituzte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak