"Itzal(iko) bagina: Zeharkatu gaituena performatzen"

"Itzal(iko) bagina: Zeharkatu gaituena performatzen"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

uhagon.com

Non

Uhagon Kulturgunea

Noiz

25/10/2024

Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna. Bere trama izaerak hiru pertsona(i) bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eramango ditu. Barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute. Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia. . . - Gidoia eta antzezpena: Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao Eta Araitz Katarain, Lokatz Loreak Sormen Kolektiboa
- Zuzendaritza: Iraitz Lizarraga
- Argi diseinua: Junki Mayo
- Atrezzoa: Idoia Beratarbide Eta Alvaro Ledesma
- Kartela: Unai Anso
- Bideoa eta argazkiak: Unai Lizartza
- Laguntzaileak: Miren Amuriza, Ibil Bedi Musika Taldea, Ixone Asategi Eta Haize Lekuona

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak