Joaquín Achúcarro (Arriaga Antzokiaren berrirekiera)

Joaquín Achúcarro (Arriaga Antzokiaren berrirekiera)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

17/06/2020

- Babes eta higiene neurriak, Arriaga AntzokianArriaga Antzokiak ateak irekiko ditu berriro, eta Joaquín Achúcarro maisu handiaren eskutik egingo du. Maiatzaren 31n eman behar zuen kontzertua, Arriaga Antzokiaren 130. urteurrena ospatzeko. Zoritxarrez, kontzertu hura ezin izan zen egin, baina, orain, Arriagan, maisuarekin elkartzeko eta urteurrena baino garrantzitsuagoa den zerbait, bizitza eta kultura, ospatzeko eta gaur egunera eta etorkizunera begiratzeko, aukera dugu. Oihala berriro altxatzeko ordua da. Eta zer hobea Joaquín Achúcarrorekin, gure garaiko piano jole garrantzitsuenetako batekin, egitea baino. Baina, gainera, Arriaga Antzokiak Achúcarro maisuaren alde egin duen apustua sinboloa ere bada, arteak eta edertasunak abagune zailenak gainditzen dituela erakusten duen sinboloa, hain zuzen ere. Bere sentsibilitatea, indarra eta gozotasuna elkartuko dira, Bachen, Beethovenen, Brahmsen eta Liszten lanetatik zehar egingo dugun bidaian hunkitzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak