UEU Udako ikastaroa: "Euskal kantu ondarearen transmisioa"

UEU Udako ikastaroa: "Euskal kantu ondarearen transmisioa"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

UEU

Non

Eusko Ikaskuntza / Eusko Diaspora

Noiz

04/09/2020

Kantatzen duen herria da Euskal Herria, eta bere ondarea zabala eta aberatsa da. Kantua gure kulturaren parte handia da. Euskal kantagintzaren transmisioan etena eman da eta ematen ari da Euskal Herri osoan zehar. Hori dela eta, transmisioa indartu eta irakasleen formakuntza bultzatu behar dira, kantuen transmisioa hezkuntzan zein aisialdien arloan lantzeko.

Tailer honen bitartez, hainbat baliabide eman nahi dizkizuegu, zuek ere euskal kantuak transmititzeko gai izan zaitezten. Zer erakutsi, nola, non aurkitu kantuak, zer irizpideen arabera?. . . galdera guzti horiei erantzuten saiatuko gara.

Baina tailer honek praktikoa izan nahi du, eginez ikasten baita. Beraz funtsean, teoria gutxi eta kantu anitz ikasiko ditugu!Irakasleak

    Mattin Sorzabalbere Arruabarrena / Musikari profesionala eta musika irakaslea.
    Elsa Spizzichino / Hendaiako Herriko Etxeko Euskara teknikaria eta kantaria, lan arloan zein lanetik kanpo euskal kantu tailerrak animatu dituena publiko ezberdinekin (haur eta helduak, euskaldun zein erdaldunak).

Helburuak

    Euskal kantagintza eta bere historia ezagutzea.
    Euskal kantu tailer bat prestatu eta eskaintzeko baliabideak ematea.
    Gure ondareko hainbat kantu bazterrezin ikastea.

Edukiak

    Zer da euskal kantu ondarea?
    Euskal kantagintzaren historia laburra
    Tailer baten prestatzeko irizpideak eta baliabideak
    Ahotsa eta arnasketa lantzeko ariketa sinple batzuk
    Euskal errepertorioko hainbat kantu ikasi

Metodologia

Tailerrak oso partizipatiboa eta praktikoa izan nahi du. Ikasleen perfil eta beharretatik abiatuz, lehen parte teorikoan, euskal kantuak transmititzeko hainbat baliabide ikusiko ditugu, eta bigarren partean, kantuz arituko gara, musikaz lagundurik, euskal errepertorio herrikoia elkarrekin lantzeko eta hobeki ezagutzeko. Helburua taldeka kantatzea da, ez dugu ahots teknika landuko, baina ariketa sinple batzuk erakutsiko ditugu halere. Nori zuzendua: Haur eta gazteekin ari diren irakasle, hezitzaile eta animatzaileak, elkarteetako kideak, musikariak, kantuzaleak. . .

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak