Niño de Elche: Flamenco. Mausoleo de celebración, amor y muerte

Niño de Elche: Flamenco. Mausoleo de celebración, amor y muerte

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.vitoria-gasteiz.org

Non

Gasteizko Principal Antzokia

Noiz

12/04/2024

Flamenko garaikidearen funtsezko figura da Niño de Elche, ez baitu etsitzen arteak eta haren etiketek atzean uzten dituzten zero eremuak ezagutzeko ahaleginean. Bera flamenko ohia dela aldarrikatzen du; horrela adierazten du bilaketa pertsonal eta kolektibo amaiezina. Francisco Contreras Molina Sí, a Miguel Hernández (2013), Voces del Extremo (2015) eta Colombiana (2019)diskoen egilea da eta, besteak beste, C. Tangana, Los Planetas, eta Israel Galvánekin lan egin du.

2022ko azaroaren amaieran, Flamenco. Mausoleo de celebración, amor y muerte argitaratu zuen; disko horretan, Raül Fernández "Refree" eta Ernesto Artillo izan zituen lagun, eta Rosaliak, Yerai Cortések, Angélica Liddellek eta Rocio Molinak ere parte hartu zuten. Principal antzokiko agertokian lan hori aurkeztuko du, bere errepertorio zabaleko beste kantu batzuekin batera. Sarreren hasierako salmenta martxoaren 21ean, 10:00etan

Prezioa: 24/18 €

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak