"Hitaz orhoit"

"Hitaz orhoit"

Gertaeraren datuak

Non

HERRIKO PLAZA

Noiz

17/07/2024

Hitaz orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena. Hitaz orhoit obran keinua dantza gisa hartzen dugu, bere ekintza enpatikoa barneratuz, hitzik gabeko gorputz-hizkuntza bati buruzko trama artikulatu bat zifratuz, non ekitea «izatea» den eta, beraz «egotea» esan nahi duen -ez «itxuratzea»-, ikusteko, entzuteko eta isiltzeko kode zahar eta zaharkituari kontrajarriz. Azken batean, zentzumenen pertzepziora zuzendutako antzezpen koreografiko bat da, non dantzariak bere itzala airean marrazten dakien, mugimenduaren sentsualitatea eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz. - Zuzendaritza artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza maisu-maistrak: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
- Dantza-maistra gonbidatua: Ione Miren Aguirre - Malandain Ballet Biarritz
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Argien diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin. stac

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak