Getxophoto 2024: "Soft Spot", Michalina Kacperaken erakusketa

Getxophoto 2024: "Soft Spot", Michalina Kacperaken erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

getxophoto.com

Non

CORREOS (TORRENE 6)

Noiz

06/06/2024-etik 30/06/2024-era

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan. Michalina Kacperak eta bere ahizpak akoholismoak eta ausentziak markatutako etxe batean hazi ziren, “bakardadearen eta maitasun faltaren aurkako borroka etengabean”. Artistaren hitzetan, etxe hartan, helduek haur moduan jokatzen zuten eta neskatoek, aldiz, helduen rola hartu behar izan zuten, zegokien adinean baino lehenago. Zosia ahizpa txikiaren logelaren argazki-dokumentazio proiektu bat bezala hasi zena, Soft Spot sendatze-prozesu emozionala bihurtuko da familia osoarentzat. Haurtzaroko oroitzapenak, esperientzia partekatuak edo erantzuteko zailak diren galderak metaforikoki irudikatzen dira panpinen instalazioetan, globoz betetako hormetan, hormetako marrazkietan edo mozorro-jokoetan, batzuetan gurasoek ere parte hartzen dutenetan. Serie osoa Zosiaren logelan egin zen hiru urtetan zehar, eta jolasaren bidezko sendatzearen kronika bisuala da; izan ere, artistak dioen bezala, “batzuetan fantasia da erresistentzia-modu bakarra”, eta, hala ere, gogoeta bat ere bada, jostailuz betetzen dituen baina beti haien premia afektiboei erantzuten ez dien gizarte bateko neska-mutilen egoerari buruz. 1993an Polonian jaioa, Michalina Kacperak-ek filosofia masterra egin zuen eta gaur egun argazkilaritza ikasten ari da ?ód? Zinema Eskola Nazionalean (Polonia). 2019 eta 2020an Visa pour l ‘image-n parte hartu zuen, Canon Ikasleen Garapen Programan, eta 2022an Pariseko Circulation(s) jaialdiaren 12. edizioa irabazi zuen. Bialystok-eko Interphoto Jaialdian (2021), Krakoviako Photomonthen (2022), Frames of Sopot Jailadian (2022) zein Vilnako Titanikas Exhibition Halls-en (2022) erakutsia izan da bere lana. Soft Spot proiektua Rigako NEXT Argazki Bienalean (2023) ikusgai egon da eta OVER Journal Magazine-n argitaratua (2022) izan zen. Haurtzaroarekin, memoriarekin, gizarte-bazterketarekin eta, zentzu zabalean, identitatearekin lotutako gaiak azaltzen dituzten istorio pertsonal konplexuen narrazioak dira bere praktika artistikoaren oinarria.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak