"Antzerki pedagogia I" ikastaroa, Arantxa Iurrerekin
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.utopiangetxo.com
Noiz
06/09/2024-etik 27/09/2024-era
"Ezagutza gehituz" ikastaroaren bosgarren edizioa. "Ezagutza Gehituz" ekimenaren bosgarren edizio honetako ikastaroen helburua konexio berriak egitea da, sorkuntzan begirada berriak sortzeko. Hala, antzerki-pedagogiaren atala finkatu nahi da, sortzaileei tresnak emateko, beren filmatzeak, antzerki-obren entseguak edo dantza-entseguak uztartu ahal izateko zuzendaritza eszenikoan hasi berri diren ume zein gazteei ikastetxeetan klaseak ematearekin. Atal pedagogiko honen helburu nagusia da klaseetan sortzailearen pertsonalitateari gehitzen zaion teknika bat transmititzea. "Ezagutza Gehituz V" ekimenaren bidez askotariko espezialitateetan tresnak eta ezagutzak partekatu nahi dira, une honetan jardunean dauden Arte Eszenikoetako profesionalen eskutik. Gure sektorean hizkuntza berrietan izandako aurrerapenak eraman gaitu aurten beste begirada batzuk sorraraziko dituzten konexioak egiten lagunduko diguten ikastaroak proposatzera. "Antzerki pedagogia I" ikastaroa, Arantxa IurrerekinIKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIOAIkastaroaren helburua da gazteei eta helduei irakasteko tresnak ematea. Ikastetxeetan antzerkiko profesionalak eskolaz kanpoko ordutegietan eskolak emateko eskatzen dutenez, antzerki pedagogiako ikastaro bat egitea erabaki dugu. Sistema hau haur, gazte eta helduei antzerkia irakasteko metodologia ikasi nahi duten profesionalentzako proposamen pedagogikoa da. Metodologia horren bidez antzerki prestakuntza eta irakaskuntza helburuak direla eta irakasten dutenak bereiziko dira. Urte askotan zehar irakastegatik eskuratutako esperientzian oinarritutako metodologia da. Horren bidez, ikastetxeetako ikasleek beren sormena aurkitzea eta horretaz gozatzea nahi da, eta aldi berean, jabetzea gorputza adierazteko gaitasuna duen elementua dela. DATAK: Iraileko ostiral guztiak. ORDUTEGIA: 10:00-14:00. 32 ordu guztira. NORI ZUZENDUA: Antzerkian esperientzia duten eta antzerki eskolak emateko jakin mina duten gazte eta heldu profesionalei edo erdi-profesionalei. PREZIOA: 300 €. *IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: ABUZTUAK 30. ARANTXA IURREInformazio Zientzietan lizentziatu zen (EHU, Leioa) eta Arte eszenikoetan doktore da (Alcala de Henares unibertsitatea, Madril). Aktore hasi zen 1982an Getxoko Antzerki Eskolan eta geroago, bertan, irakasle eta zuzendari hasi zen. 35 urteko esperientzia du Utopian Getxo sormen garaikidearen aktore, dramaturgo, zuzendari, irakasle eta bazkide gisa, Carlos Baigesekin batera. Besteak beste hurrengoekin ikasi du: Patricia Ariza (La Candelaria), Jhon Strasberg, Helena Pimenta, Jose Luis Raymond, Carlos Gandolfo, Alfonso Romera, Carlos Baiges, Cesar Saratxu, Sofia Michopoulous, Pere Planella eta Juan Pastor. Liburu bat idatzi du: La mujer en las artes escénicas en Euskadi. Siglo XX. Teatro. Informazio gehiago
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.