"Muga deitzen da pausoa"

"Muga deitzen da pausoa"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

loraldia.eus

Non

Bilboko Arte Eder Museoa

Noiz

24/03/2020

Loraldia 2020 jaialdiaren barruan. Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa filmaren emanaldia. Zinemari dagokionez, edizio honetan bi film pantailaratuko ditugu; Maider Oleagaren ‘Muga deitzen da Pausoa’ eta Josu Martinezek zuzendutako ‘Anti’ film laburra. Nor-nori-nork taula sortzeaz gain, frankismopean donostiar umeei klandestinitatean euskarazko eskolak ematen zizkien Elbira Zipitriak. Maider Oleagak film bat egin behar izan zuen, hura nor zen guk jakiteko. Bere pelikulan, Oleagak bi garai desberdinetan jaiotako emakumeen bideak gurutzatzen ditu etxe baten barruan, Elbirarena eta berea. Desbideraketak, edertasun formal eta poetikoa duen artefaktu bat sortzera eramango du Oleagak. ‘Muga deitzen da pausoa’ Xixongo Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen eta Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia. cat jaialdian dokumental onenaren saria irabazi zuen. ‘Anti’ film laburrak, berriz, Argentinan, Madrilen, Bilbon eta Lekeition saritutako Josu Martinezen lan hau Baxenafarroko Bizkarsoroko herrixkako eskola batean kokatzen da 1921eko neguan. Euskaraz berba egiten duten ikasleak ANTI izeneko ziri mutur batekin markaturik izango dira, juduak edo agoteak bezalaxe.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak