"Getxo aniztasunaren alde" ekimenaren irudi ofiziala sortzeko lehiaketa

"Getxo aniztasunaren alde" ekimenaren irudi ofiziala sortzeko lehiaketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

unescoetxea.org

Noiz

03/06/2020-etik 26/06/2020-era

DEIALDIA, “GETXO ANIZTASUNEN ALDE” EKIMENAREN IRUDI OFIZIALA SORTZEKODeskribapenaMaiatzaren 21a Elkarrizketaren eta Garapenaren aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna zela eta, Getxoko Udalak eta UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, Getxo Aniztasunen Alde ekimena antolatu genuen. Kultura-garapenean diharduten getxotarrei beren ekarpena eskertzeaz gain, herritar guztiok zeharkatzen gaituzten aniztasun askotarikoak ikustarazi nahi ditugu, eta zaindu beharrekoak direla aldarrikatu, hala nola sexu-aniztasuna eta aniztasun funtzionala. Eskaera garbi bat da: jar ditzagula pertsonak erdigunean, eta ez dadila inor ere geratu atzean. Izan ere, aniztasunak garapen-iturritzat dauzkagu, Getxoko udalerriari garapena, pluralismoa eta aberastasuna dakarzkioten iturritzat. Horregatik, Getxo Aniztasunen Alde ekimenaren irudia diseinatzeko lehiaketa hau antolatu dugu, eta dei egiten diegu diseinatzaile eta artista grafiko profesionalei bizi diren udalerriko aniztasunak irudika ditzaten; sor dezatela aniztasunari buruz gogoeta eginarazten duen irudi bat, modu librean interpretatua, kontzeptuala nahiz figuratiboa. Oinarriak1. Deialdi honetan Getxon (Bizkaia) bizi den edonork har dezake parte, bai norberaren izenean eta bai talde moduan, adin-mugarik gabe.
2. Egile bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu; lanek originalak izan behar dute, argitaragabeak, eta beste ezein lehiaketara aurkeztu gabeak. Irudiaren egileak hura sortzeko erabili dituen elementu edo irudien eskubideen jabe izan beharko du, edo erabilera libreko baliabideak izan beharko dute bestela. Egileen ardura da oinarri hauetan ezarritakoa betetzea.
3. Deialdira aurkezten diren proposamen guztietan izen hau jarri beharko da nahitaez: Getxo por las Diversidades - GetxoAniztasunenAlde.
4. Antolatzaileek aukera izango dute hautatzen den irudian ekimenaren sustatzaile diren erakundeen logoak jartzeko. Horregatik, gomendatzen dugu konposizioaren behealdean, eskuinean, informazio esanguratsua duen testu edo irudirik ez jartzea. 
5. Irudia sortzeko, edozein teknika edo prozedura piktoriko, fotografiko, digital edo misto erabili ahal izango da. Edonola ere, paperean erreproduzitu ahal izango da, 50 x 70 cm-ko formatuan, orientazio bertikalean.
6. Epaimahaiak lanak aztertu ditzan, JPG formatuko artxibo bat bidaliko da, gehienez ere 5 MB-koa. Lana hautatua bada, egileari bereizmen handiko artxiboa eskatuko zaio.
7. Artxiboak 2020ko ekainaren 26ko 23:59ra arte bidal daitezke, posta elektronikoz, helbide honetara: getxoporlasdiversidades@gmail. com. Egilearen datu hauek helarazi beharko dira: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoko helbidea, eta NANaren, AIZren edo bestelako legezko identifikazio-agiri baten fotokopia. Gaian, hau idatzi beharko da: Irudia Getxo Aniztasunen Alde
8. Getxoko Udalaren ordezkariak eta UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroaren ordezkariak izango dira epaimahaikide. Erabakia hartu ostean jakinaraziko da epaimahaiaren osaera.
9. Sari bakarra emango da, 1. 800 eurokoa.  Ordainsari horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ezarriko zaio, indarrean dagoen araudiaren arabera.
10. Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
11. Irudi sarituaren egileak Getxoko Udalari eta UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroari lagako dizkio, modu mugagabean, irudiaren erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak