"Ostegunetan, zinema Oiassorekin"

"Ostegunetan, zinema Oiassorekin"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Oiasso Erromatar Museoa

Non

Oiasso Erromatar Museoa

Noiz

07/05/2020-etik 25/06/2020-era

Maiatza museoen hilabetea dela eta, proiektu berri bat jarri du martxan Oiasso Erromatar museoak: "Ostegunetan, zinema Oiassorekin". Ostegunero, 19: 00etan, dokumental berri bat argitaratuko dute Youtubeko kanalean. FICABen hainbat ediziotan proiektatu diren dokumentalen aukeraketa bat izango da. Gainera, dokumental bakoitzak gaian aditua den pertsona baten aurkezpena izango du. Horrela, protagonisten eta adituen bitartez, aurkeztutako lanen ezaugarri garrantzitsu eta interesgarrienetako batzuk azalduko dira. Osasun-alertak amaitu eta Oiasso Museoak ateak berriro ireki arte, "Ostegunetan, zinema Oiassorekin" proiektuak lan arkeologikoaren zati bat erakusten jarraituko die bisitariei. Oiasso Youtube

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak