"Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara" zikloa 2024 - Lucía Carballal eta María Folguera

"Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara" zikloa 2024 - Lucía Carballal eta María Folguera

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Ziudadela

Noiz

05/09/2024

Irailaren 5ean, osteguna, Ziudadelako Arma Aretoan. 19:00etan. ELKARGUNEAK: BEGIRADAK BESTE DIZIPLINA BATZUETARA. LUCIA CARBALLAL ETA MARÍA FOLGUERA: LA PALABRA EN ESCENA: CUANDO EL TEXTO SE HACE CARNE. Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara zikloak hainbat topaketa ekarriko ditu Ziudadelako Arma Aretora arte-diziplina ezberdinetako zenbait emakumerekin. Iruñeko Udalak antolatuta eta Letrazaurituak ekimenak komisariatuta, programa irailaren 5etik abenduaren 12ra bitartean eginen da, eta lau saio izanen ditu: Antzerkiari, arteari eta musikari buruzko hiru elkarrizketa eta CIBERLOCUTORIO podcasta zuzenean egitea. Lucía Carballal, María Folguera, Eugenia Tenenbaum, Coco Dávez, Anna Pacheco, Andrea Gumes, Miren Iza eta Lorena Álvarez izanen dira Iruñera etorriko diren gonbidatuak. Lehenengo saio honen izenburua hau da: La palabra en escena: cuando el texto se hace carne.
Lucía Carballal eta María Folgueraren arteko topaketa. Ana Maestrojuanek bideratuta. Lucía Carballal antzerki-egile eta -zuzendaria da. Teatro de la Comedian estreinatu den La fortaleza lana idatzi eta zuzendu du oraintsu. Horren aurreko lana, Los pálidos, Zentro Dramatiko Nazionalean estreinatu zen eta Zuzendari Berri Onenaren ADE saria jaso zuen. Horien aurretik honako hauek idatzi zituen: La actriz y la incertidumbre Zentro Dramatiko Nazionalaren LAPIRA proiektuaren barruan, Las bárbaras –Zentro Dramatiko Nazionala–, La resistencia –Teatros del Canal antzokian estreinatu zen–, Una vida americana –Teatro Galileon antzeztua eta egile onenen Max Sarietako finalista– eta Los temporales –Zentro Dramatiko Nazionala–. La uña rota argitaletxeak argitaratutako Las últimas liburukian bilduta daude guztiak. Antzerkian egindako ibilbidearekin batera, ikus-entzunezkoen gidoilari gisa lan egin du. Maria Folguera idazlea eta kultur kudeatzailea da. Bere sorkuntzarik berrienen artean daude Hermana (Placer) eleberria, Aliantzak argitaratua, eta Marcela antzezlanak (Cervantesen abesti bat), Leticia Dolera eta Celia Freijeirorekin batera 2024an eginak, Picasso (erregea, munstroa eta pailazoa), 2023an Rhum y Cía taldearentzat egina eta biran dabilena) eta Safo (Focusen ekoizpena, Christina Rosenvinge eta Marta Pazosekin batera 2022an eginikoa). Sendero Fortún diptikoa zuzendu eta idatzi zuen (2019-2020) Centro Dramático Nacional delakorako, baita La guerra según Santa Teresa ere, 2018an Madrilgo Udazkeneko Jaialdian estreinatu zena. Beste bi eleberriren egilea da, eta narratibako hainbat antologiatan agertzen da. 2018tik 2023ra Madrilgo Circo Price antzokiko zuzendari artistikoa izan zen. Eszena-zuzendaritza ikasi zuen RESADen eta Literaturaren Teoria Unibertsitate Konplutentsean. Gaur egun bere laugarren eleberria idazten ari da, Kultura Ministerioaren laguntza eman baitiote. Aholkulari gisa lan egiten du INAEM, CDAEM eta Acción Cultural Españolaren zirku-proiektuetan. Moderatzailea: Ana Maestrojuán (Iruña, 1976)
Eszena-zuzendaritzan eta Dramaturgian lizentziatua (Bartzelonako Institut del Teatre), Magisteritzan diplomatua (NUP), arte dramatikoko ikasketak egin zituen Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan, bere jaioterrian. Zuzendaritza artistikoaren arduraduna izan da Producciones Maestras-en. Konpainia horren ekoizpen gehienen egile eta zuzendaria da. Emakume geldiezina, beti dago etengabeko prestakuntzan, etengabeko bilakaeran. Bi aldiz jaso du (2017, 2019), antzerkigile gisa, Iruñeko Udalaren SORKUNTZA ARTISTIKOAREN SARIA, eta 2009an Iruñeko Gayarre Antzokiak emandako Egile berrien obra txikiak zikloaren sarietako bat lortu zuen. 2004. urtean San Miniaton (Italia) sortutako eta hainbat nazionalitatetako antzerkigilez osatutako “La playa” dramaturgia-taldeko kidea da. Sarrera librea izanen da jarduera guztietan, leku guztiak bete arte, eta izena eman beharrik gabe.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak