Santutxu Kolorea 2020

Santutxu Kolorea 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus/

Non

Karmelo Plaza

Noiz

18/09/2020-etik 20/09/2020-era

Santutxu kolorea irailaren 18an, 19an eta 20an ospatuko da, Karmelo plazan, Bilboko Santutxu auzoan. Santutxu kolorea jaialdiak betiko euskal dantza sustatu nahi du.

Aurten, betiko euskal dantza eta dantza garaikidea nahastuko dira, eta arlo bateko zein besteko talderik onenen emankizunak izango ditugu.

Programa hau Santutxuko Gaztedi Dantza Taldearekin elkarlanean sortu da.

Santutxu kolorea jaialdiaren hirugarren aldia barikuan hasiko da, Tio Teronen Semeak taldearen “Festamendua” emankizunarekin.

Zapatuan, Natxo Monteroren aldia izango da, Barbecho Urbano emankizunarekin; Natxo Montero Gazteri Dantza Taldean hasi zen dantzari. Arratsaldean, Oñatz Dantza Taldearen eta Gaztedi Dantza Taldearen emankizuna izango da nagusi, Gaztediko txistulariek eta gaiteroek lagundurik.

Programa amaitzeko, domekan, Kukai Dantza taldea arituko da, “Gelajauziak” emankizunarekin; konpainia honek sorkuntza garaikidea lantzen du betiko euskal dantzatik abiatuta. EGITARAUA- Irailak 18 20:00hTio Teronen Semeak | Festamentua- Irailak 19 13:00hNatxo Montero | Barbecho urbano- Irailak 19 19:00hOñatz Dantza TaldeaGaztedi Dantzari Taldea- Irailak 20 13:00hKukai Dantza | Gelajauziak

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak