Erraustegiko urteotako "gertakariak", eztabaidagai Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Erraustegiko urteotako "gertakariak", eztabaidagai Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Eztabaida gaia izan da Zubietako erraustegia amaitu berri dugun urtean. “Ofizialki” guztiz martxan jarri abenduaren 11n eta egun gutxira gaia Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Batzordera eraman zuten. Saio berean, Jose Ignacio Asensio foru diputatua eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakaria bitan agertu zen batzorde hartan, lehenik EHBilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak eskatuta, erraustegiaren bueltan gertatzen ari denaz argibideak emateko; bigarren agerraldia Asensiok berak galdegindakoa izan zen, “Gipuzkoako Ingurumen Gunea martxan jarri eta lanean hasi dela azaltzeko”. Argi geratu zen beste behin, hondakinen kudeaketaren inguruan dagoen gatazkak, erraustegia piztuta ere, konpontzeke segitzen duela.