ENTREBESCANT: "Deserriko kantua"

ENTREBESCANT: "Deserriko kantua"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

sarrerak.oiartzun.eus

Non

Udaletxeko Areto Nagusia

Noiz

22/09/2024

Alaia Belaunzaran arpa joleak eta “Entrevescant” taldeko beste musikariek eskainiko dute kontzertua. Hauek Erdi Aroko eta Iberiar Penintsulako ondare tradizionalaren interesagatik elkartu diren bost musikari eta ikertzaile gazte dira. Beraien ustez garrantzitsuak diren egoera sozialak erakusteko helburuarekin, Erdi Aroa bere berezko musikaren bidez behatu eta aztertzen dute. Alaia Belaunzaran, Livia Camprubí, Bea Peña, Pablo F. Cantalapiedra eta Víctor Gallegok erdi aroko soinutresna haeun erreprodukzioak jotzen dituzte: harpa, fidula, zarrabetea, flauta eta herri perkusiozkoak. “Deserriko kantua” izeneko emanaldian Cid zaldunaren deserriko eresia kantatuko digute, musulmanen mendeko lurrak birkonkistatzera joan zenekoa. 'Entrebescant' taldearen 'Deserriko kantua' kontzertuaHaur eta gazteentzako programazioa. ANTOLATZAILEAK: Oiartzungo Udala, Oiartzungo Antzerki Taldea eta Soinuenea Fundazioa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak