BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "A Thousand Ways To Kiss The Ground" + "L´Escalade Libérée" + "Everest-The Har"

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "A Thousand Ways To Kiss The Ground" + "L´Escalade Libérée" + "Everest-The Har"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

euskalduna.eus

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

08/12/2020

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020ren barruan. Filma: A THOUSAND WAYS TO KISS THE GROUND (22’) / 2020 / Zuzendaria: Henna TaylorDavid Lama, Hansjörg Auer, Jess Roskelley, Brad Gobright, Hayden Kennedy, Inge Perkins… Eta, halabeharrez, beste hainbat dira azken urteetan mendian bizia galdu duten atletak. Film hau galerak haien gertukoengan izan duen eraginari buruz eta sortu duen trauma eta minari buruz ari da. Gertuko horiek depresioaz, mendiarekiko adikzioaz edota arriskuez hitz egiten dute, mendiko kulturan mina barneratzea geroz eta onartuago dagoela erakutsiz. Filma: L’ESCALADE LIBÉRÉE (22’) / 2020 / Zuzendaria: Benoît Rregord / Hizkuntza: V. O Frantsesa - Azpitituluak: Gaztelania/IngelesaAntoine Le Menestrel goi mailako eskalatzailea da, aitzindaria, eta egun, 55 urterekin, eskalada nola bizi duen eta garai bateko kontuetatik nola eboluzionatu duen agertuko du, zintzotasunez eta sentsibilitate handiz. Buoux-eko labarretan, Frantziako Proventza Garaian, idatzi ziren eskaladaren historiako pasarte batzuk, eta hango bide mitikoek, “Rêve de papillon”, “La rose des sables” edota “La rose et le vampire” bideen parekoek, hartuko dute indarra Le Menestrelen emanaldi berri batean. Filma: EVEREST – THE HARD WAY (52’) / 2020 / Zuzendaria: Pavol Barabáš / Hizkuntza: V. O Eslovakiera - Azpitituluak: Gaztelania/Ingelesa1988ko udazkenean, Dušan Becík, Peter Bo?ík, Jaroslav Jaško eta Sólo Jozef eslovakiarrak Everesteko hego-mendebaldeko isurian sartu ziren “The Hard Way” bidea estilo alpinoan igotzeko asmoz. Chris Boningtonek zuzendutako talde britainiar batek zabaldu zuen bide hura 1975ean, eta Everesteko gogorrena bezala izendatu zuten. Eslovakiarren liderra zen Ivan Fiala-k zorigaitzeko amaiera izan zuen 1988ko espedizio aurrerakoi eta muturreko hura gogoratuko du, Everest oxigeno laguntzarik gabe igotzen lehena izandako Peter Habelerren edota Chris Bonington beraren testigantzak gehituz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak