Pasaiako Dantza Festibala 2024: "Giza"

Pasaiako Dantza Festibala 2024: "Giza"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pasaiakodantzafestibala.info

Non

Luzuriaga parkea

Noiz

08/06/2024

2024ko Pasaiako Dantza Festibalaren barruan. Eskuek osatzen duten bideetatik, gizatasunaren balioetatik… ekin diote Kukai Dantzak eta Martin Harriaguek kolaborazio honi. Giza Eskubideen Deklarazioaren 75. urtemugaren karietara, 15 minutuko pieza laburra osatu dute, Maite Larbururen parte hartze bereziarekin. Eskuz-esku, elkartasunez, eraikitako bide baten gisa marrazten dute ‘Giza’. Gizatasunerako dei bat, eskubide unibertsalen aldarri bat. - Zuzendaritza: Jon Maya
- Koreografia: Martin Harriague
- Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Urko Mitxelena
- Musika sorkuntza eta zuzeneko musika: Maite Larburu
- Jantzi diseinua: Leire Santillán
- Argazkiak: Olivier Houeix
- Gira koordinatzailea: Doltza Oar-Arteta
- Administrazioa: Elena Garcia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak