Udako Kultur tantak - Amurrioko udako kultur egitaraua

Udako Kultur tantak - Amurrioko udako kultur egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

durango-udala.net

Noiz

03/07/2020-etik 05/09/2020-era

- Amurrioko udako kultur egitaraua (jpg)Astebururo jardueraren bat jasotzen zuen Amurrioko jai eta aisialdi giroa, erabat eten zen duela hiru hilabete, Covid-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz. Horregatik, ekitaldi handiak eta herriko jaiak bertan behera geratu diren arren, bestelako uda kultural bat planteatu da, aisialdi jarduerekin, baina betiere segurtasunean oinarritutako ikuskizunak emanez. Uztailaren 2an hasiko da ‘Udako Kultur tantak. Cultura a pie de calle’’, udako zine saioak, bertako musikariak bultzatuko dituzten formatu txikiko kontzertuak eta dantza eta arte ikuskizun bat biltzen dituen kultur programa. Programatutako jarduera guztiak, uneoro osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz egingo dira. Segurtasunean oinarritutako ikuskizunak emateko, jarduera guztiek aurrez zehaztutako edukiera izango dute, eta bertaratzen direnek eserita egon beharko dute. Gainera, eremuaren sarreran, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea 6 urtetik gorako pertsonentzat, eta neurri higieniko-sanitarioen protokoloa beteko da, eskuak garbitzea adibidez. UDAKO ZINEA22:00etan Juan Urrutia plazan. Uztailak 2 “MÍA Y EL LEÓN BLANCO”Uztailak 17 “KORTERRAZA ARABA” KOMEDIAUztailak 30 “ALADDINKontzertuak formatu txikian20:30ean Juan Urrutia parkean. Uztailak 10 ARMURU LABUztailak 24 LOBO & CARMINEUztailak 31 PERDIDO ENTRE ILUSIONES eta SABIN GUARESTIDantza eta arte ikuskizunaUztailak 16 RATOS DE ARTE Y BAILEAdin guztientzat egindako jarduera parte-hartzailea da (6 eta 10 urte bitarteko adingabeek lagunduta joan beharko dute), eta Samsara Elkarte Soziokulturalak zure obra sortzeko 5 dantza eta pintura baliabidez gozatzea proposatzen du. San Anton plazan izango da 18:00etatik aurrera. Jarduera horiez gain, agenda eguneratzen joango gara eta, abuzturako, kultura eta aisialdi jarduera berriak egongo dira, kaleko antzerkia, formatu txikiko kontzertuak eta baita “Amurrio Got Talent” online bat ere.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak