Melenas

Melenas

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.culturanavarra.es

Non

Foruen Plaza

Noiz

31/07/2020

Ekitaldi hau Kultur 2020 programa kulturkalaren barnean dagoBueltan dator Melenas, horrenbeste espero genuen bigarren LParekin; kasu honetan, nazioarteko oihartzun eta banaketa izan du Trouble in Mind Records estatubatuar disko-etxearen bidez; besteak beste, Jacco Gardner, Mikal Cronin eta Night Beats artistek lan egin dute disko-etxe horrekin. 

Gröningen-eko (Amsterdam) Eurosonic azoka profesionalean (askoren ustez, Europako garrantzitsuena) erabateko arrakasta izan eta gero, Iruñeko taldea prest dago nazioarteko merkatua eta publikoa bereganatzeko, 2017an bere lehenengo lanarekin lortu zuten arrakastaren ondoren. "Días Raros” izeneko LPak Melenas-en konstanteei eusten die: gitarraz eta reverbez betetako soinua eta barren-barrenera sartzen diren kantak; eta izugarri zabaltzen du bere akzio- eta eragin-gunea.

Oihana, Leire, María eta Lauraren karrera oso azkarra izaten ari da; izan ere, taldea sortu eta bi urtera, Espainia erdiko agertokietatik pasatu dira etaSXSW-en (AEB), Herbehereetan, Ingalaterran eta Frantzian ere ibili dira. 2020an, baieztatua dute zenbait jaialditan parte hartzea, hala nola: Madrilgo Tomavistas, Vilanova i la Geltrúko Vida eta Torremolinos  Canela Party jaialdi dibertigarria. New Yorken ere, kontzertua eman zuten New York Fashion Week-en, Ulla Johnson diseinatzailearen moda-desfilean zuzenean jo baitzuten. Non: Artaxoa / Quinta parkeaKultur 2020 egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak