Haurrentzako komiki gehiago euskaratu dituzte Bang Ediciones/Mamut Comics eta Ttarttalo etxeek

Haurrentzako gero eta komiki gehiago ari gara ikusten euskaraz, batzuetan bertan eta euskaraz sortuak eta bestetan euskarara itzulitakoak. Azken kasu honetakoak dira udazken honetan argia ikusi duten bi komiki hauek: Bang Ediciones/Mamut Comics etxeak Marko Torresen Superninja Kururoren abenturen 3. zenbakia atera du, Eta pizza muxutruk; eta Ttarttalo argitaletxeak Scott Campbell-en Etxe Buru eta Zuhaitz Buru. Haurrok, oraindik garaiz zaudete Olentzerori eskatzeko! ;-)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak