Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2024: "The Mother of All Lies"

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2024: "The Mother of All Lies"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Tabakalera

Noiz

13/04/2024

Donostiako 2024ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan. Etxe-aldaketa bat abiapuntu gisa hartuta, Asmae El Moudir zinemagile marokoarrak bere haurtzaroko argazki bakar bat zergatik duen jakin nahi du. Senide, lagun eta bizilagunekin egindako elkarrizketen eta buztinezko irudiak ageri diren bere auzoko maketa baten bidez, ehunka hildako eta errepresaliatu utzi zituzten 1981eko Casablancako istiluen aztarnekin topo egiten du El Moudirrek, memoria indibidualaren eta kolektiboaren arteko lotura aztertzeko. Inor axolagabe utziko ez duen istorioa, amona bat protagonista duena. - Maroko-Saudi Arabia-Qatar-Egipto.
- Zuzendaritza: Asmae El Moudir.
- Ekoizpena: Asmae El Moudir / Insightfilms.
- Ekoizpenkidetza: Marc Lotfy / Fig Leaf Studio, Al Jazeera Documentary, Red Sea Fund, an Initiative of the Red Sea International Film Festival.
- Gidoia: Asmae El Moudir.
- Argazkia: Hatem Nechi.
- Musika: Nass El Ghiwane.
- Muntaketa: Asmae El Moudir, Nadia Ben Rachid.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak