Mugalur

Mugalur

Gertaeraren datuak

Antolatu du

EKE

Noiz

24/09/2024

MUGALUR proiektua Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak eramaiten du, Nafarroako Cederna-Garalur elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin partaidetzan. NAEN euroeskualdearen diru-laguntza jaso du 2023-2024 urtearentzat. Zein da bere xedea?
7 tailer parte-hartzaile antolatu dira 2023 azaroa eta 2024ko apirilaren artean, Euskal Herriaren baitan kokatua den mugatik hurbileko herrietan, inguruetako biztanleekin. Helburua zen solasguneak sortzea, mugaren errealitatearen aipatzeko eta bizipen anitzak partekatzeko. Manera horretan, jaso den materialak, Euskal Herrian, mugaren presentziaren bizitzeko manera desberdinak ikustera emaiten du. Bildu dira bizi- eremuen mapak, lekukotasunak, argazkiak, geroari buruz joaiteko ekintza ideiak. MUGALUR ez da bakarrik biztanleen hitzaren jasotzea, proiektu honen xedea da mahai inguru berean jartzea arlo desberdinetako jendeak: erakunde desberdinetako eknikariak, elkartekideak, hautetsiak, biztanleak, artista-sortzaileak eta ikerleak. Tailerren dinamikaren inguruan, beste euskarri batzu ekoiztu dira ondorioz: 7 ilustrazio lan, 7 sortzaile desberdinen eskuenganik eta gaurko bizi eremuen irakurketa bat baita mugari buruzko galdezkatze, gogoeta desberdinak antropologia saileko ikerleenganik.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak