NAK 2024: ROBERTO CASADO, IÑIGO MIKELEIZ & AINHOA QUINTANA

NAK 2024: ROBERTO CASADO, IÑIGO MIKELEIZ & AINHOA QUINTANA

Gertaeraren datuak

Antolatu du

baluarte.com

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

07/09/2024

Remedios Zafrak El entusiasmo izeneko liburuan idatzi zuen bezala, zaletasuna eta lanbidea bereizteko balio izan duen gehigarri bakarra formakuntza da. Joseba Torre duela ia bi hamarkada sartu zen gure hezkuntza garapenean. Metodologia berritzaileenek ezin izango dute inoiz ordezkatu, modu naturalean duen gaitasuna irakaskuntza antolatzeko, zeharkako jakintza egokiak integratuz. Arte-adierazpen eta lengoai berriek aurrera egiten dute iraganari zeharka begiratzen diotelako, kontuan izanda beti pentsamenduaren eta kulturaren erreferente handiek erakusten duten jakinduria; beraz, klasikoen jakintza bizirik iraun dezan ezinbestekoa da maisuaren papera. Josebaren klaseetara joateko zortea izan genuenok gogoeta kritikoa garatzeko aukera izan genuen ideia desberdinak partekatu eta arrazoitzen genituelako,  iraganeko jakintzak eta adierazpen artistiko abangoardistenak uztartuz. Josebaren babespean ikasitako ikasgai desberdinen aurrean, ordea, Garaikideak taldearekin ekin genion bideari esker barneratzeko aukera izan ditugu urteetan berarekin ikasitako ezagutza desberdinak. Ibilbide horretan, Joseba beti egon da eskuzabaltasunez elkartearen proiektu desberdinak sostengatzen eta laguntzen. Ia hogei urteko harreman horrek adiskidetasun sakona ekarri du, eta, uko egin arren, ikasleek miresmena eta leialtasuna sentitzen jarraituko dute. Baluarten NAK Jaialdiaren baitan izango dugun kontzertu hau gure maisurik maitatuenari egiten diogun omenaldia da. Monografikoak erabateko estreinaldiak diren 3 obra biltzen ditu. Interpretazioan,  NAK taldeak miresten dituen musikari eta artista handiak egongo dira.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak