"E.T. el extraterrestre"

"E.T. el extraterrestre"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.pamplonaescultura.es

Non

Kondestable Civivox-a

Noiz

22/03/2020

Jarduerak Civivox sarean (2020ko otsailetik maiatzera)E. T. el extraterrestre filmaren proiekzioa Kondestable civivoxean. Martxoak 22, igandea. 10:30-13:00. Beste planeta bateko izaki txiki bat Lurrean abandonaturik gelditu da. Espazio-ontzia, izan ere, hartaz ahaztu da, itzulerari ekin dionean. Bakar-bakarrik dago, beldur da, baina mutiko baten laguna eginen da. Mutikoak bere etxean ezkutatuko du. Mutikoa eta haren anaia-arrebak gogotik saiatuko dira aurkitzen estralurtar txikia bere planetara itzultzeko modua, betiere zientifikoek eta poliziak huraxe topatu baino lehen. ZINEMATOGRAFOA zikloa. 7 eta 14 urte bitarteko gazteei bideratutako gazte-zinekluba. Otsailaren 16tik maiatzaren 3ra. Kondestable Civivoxa. Otsailak  16, martxoak  22 eta maiatzak 3 (igandeak). 10. 30-13:00. Parte-hartze librea, aldez aurretik izena eman behar da edozein Civivoxetan, betiere aurreikusitako leku-kopurua bete arte. Koordinatzaileak: Luis Azanza eta Ana de los Reyes. Bidaia ederra eginen dugu zinemaren munduan, irudimenean, zirraretan. . . barrena. Bi pertsonaia bitxik animaturik, filmetan barneratu eta, elkarrekin, abentura ezberdin bat biziko dugu saio bakoitzean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak