UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran"

UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.uik.eus

Noiz

11/09/2024

Itzulinguru proiektuan itzultzaile neuronalen erabilera ikertu da, haien erabilera hobetzeko eta tresna hauek euskararen biziberritzearen mesedetan baliatzeko asmoarekin. Hizkuntza praktikak araututa dituzten erakunde eta testuinguru anitzetan jarri du arreta proiektuak: Bigarren Hezkuntzan, enpresetan, administrazioan, osasungintza, hedabideetan, euskaltegietan eta unibertsitateetan. Euskal Herriko Unibertsitateko Innoklab ikerketa-taldeak eta Soziolinguistika Klusterrak koordinatu dute proiektua eta bertan parte hartu dute Osakidetza, Elhuyar, AEK, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Hekimen euskarazko hedabideen elkarteak. Itzultzaileen gaur egungo erabilera aztertu da eta 25 esku hartze esperimental egin dira azken hilabeteetan, euskararen erabilerarako aukerak zabaltzea, hizkuntza-kalitate egokia bermatzea eta erakundeen funtzionamenduan eraginkortasuna hobetzea ipar hartuta. Uda Ikastaroan, Itzulinguru proiektutik eratorritako ikasgaiak ezagutu eta aztertuko dira; baina horrez gain hizkuntza teknologien eta adimen artifizialaren olatuari aurre hartzeko gakoez hausnartuko da ikuspegi zabalago batetik. HelburuakItzultzaile neuronalaren erabilerak sortzen dituen eraldaketak, gatazkak, distortsioak eta gaitasunak identifikatzea. Itzulinguru proiektuan egindakoa gizarteratu eta emaitzen gaineko gogoetarako gunea eskaintzea. Hizkuntza teknologien garapenari eta ezarpenari aurrea hartu eta ikasitakoa euskararen biziberritzearen mesedetan baliatzea. Jarduera nori zuzendutaPubliko orokorra
Unibertsitateko ikaslea
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Profesionalak- Informazio gehiago

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak