Udako ipuinaren ordua (online)

Udako ipuinaren ordua (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Noiz

01/07/2020-etik 10/09/2020-era

Donostia Kulturak uda honetan haurrei eta familiei zuzendutako jarduera berri bat sortu du. Irakurzaletasuna bultzatzeko xedearekin, uztailaren 1etik aurrera, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etan Ipuinaren Ordua euskaraz modu birtualean eskainiko da. Lur Kortak gidatzen duen taldeak egitarau erakargarri bat prestatu du eta Donostiako ondare historiko artistikoa ezagutarazi nahian grabazioak hainbat toki esanguratsutan egin dira.  Saioak Donostia Kulturako Youtube kanaletik emitituko dira eta ipuinekin batera jolasak eta sariak antolatuko dira parte hartzaileentzat. Ostiraletako kontaketak zeinu hizkuntzan izango dira. Ipuinaren Ordua uztailean eta abuztuanIrakurketaren sustapenak udan jarraipena izan dezan, uztailean eta abuztuan haurrek egunero ipuin berri bat entzunez gozatzeko aukera izango dute. Eskarmentu handiko narratzaile taldea osatu da Lur Kortaren gidaritzapean: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Halaber, programak beste ezaugarri nagusi batzuk ditu. Batetik, grabazioak egiteko Donostia hiriko ondare historiko artistikoa ezaugarri duten 44 toki esanguratsu aukeratu dira,  ezagunak edo ez hain ezagunak direnak. Besteak beste, Victoria Eugenia antzokia, San Telmo museoa, Chillida Leku, Aquariuma, Santa Klara uhartea, Cristina Enea parkea, Igeldoko funikularra, Tabakalera eta Altzako Harria parkea. Ipuin entzuleek Donostia hobeto ezagutu eta estimatzeko lekuak aukeratu dira. Saioak Donostia Kulturako Youtube kanaletik emitituko dira eta irailaren 10era arte egongo dira ikusgai. Bestetik, ipuinekin batera, joko entretenigarriak proposatuko zaizkie  haurrei, eta, toki batzuetan, programaren maskota izango den Eguzkitxo panpina aurkitu beharko da.   Jokoen erantzunak emailez bidaliko dira donostiakoipuinarenordua@gmail. com  posta helbidera. Zozketak ere egingo dira eta astero opari berezi bat jasotzeko aukera egongo da, besteak beste,  haurrentzako liburuak, San Telmo Museorako gonbidapenak edo Txu-txu trenerako txartelak. Gainera, bisitatuko diren tokien arabera, bertara joateko gonbidapenak egongo dira. Beraz, toki hauetarako sarrerak ere oparituko dira: Eureka! Zientzia museoa, Aquariuma, Euskal Itsas museoa, Chillida Leku, Igeldoko Funikularra eta Jolas Parkerako famili bonoa edo Santa Klara uharterako txalupa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak