"Bideo-jokoak. Playing without end"

"Bideo-jokoak. Playing without end"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tabakalera.eu

Non

Tabakalera

Noiz

01/09/2020-etik 28/02/2021-era

Bideo-jokoek azken urteetan izan duten garrantzia ez dirudi amaierarik duenik. Agian zerikusia dute fenomenoak izan dituen aldaketa sozialekin, zeinari ekarpenak egin baitizkion bideo-jokoen praktikak. Hazkuntza esponentzialaren ondorioz, teoriko batzuek gamifikazio anglizismoa erabili dute jokoaren elementuak jokoarenak berarenak ez diren testuinguruetan aplikatzea izendatzeko. Gaur egun biztanleriaren zati handienak puntu, hobari, maila eta errendimendugrafikoen sistemek erregulatutako programak erabiltzen dituzte egunerokotasunean. Johan Huizinga (Herbehereak, 1872) historialari holandarrak jokoaren eraztun magiko moduan deskribatu zuena gainezkatu egin da, eta gizarte-ordenaren konfigurazioa haren logika abstraktu, espekulatibo eta lehiakorrari jarraitzen hasi da. Gamifikazioa edo jokoa eguneroko praktiketan, gaur egun, finantza globaletan, hezkuntzan, hedabideen narratibetan, ariketa aniztetan eta entrenamenduan gertatzen da, baita antzina bere aztikeriatik kanpo zeuden esferetan ere. Fenomeno hori errealitatearen kolonizazio gisa uler daiteke, eta zerikusia du arloak kultura digitalaren helduerarekin izan duen eraldaketarekin, baita GPS bezalako satelite-sistemekin ere, Lurreko edozein objekturen kokapena zehazteko aukera ematen dutenak. Bideo-jokoak. Playing without end erakusketa-proiektuak mundu garaikidea hausnartzeko prozesu horien singulartasuna ulertzeko gai izan diren artistek egindako lan-serie bat jasotzen du, munduaren dimentsio artistikoa eta aukera politiko eta kulturalak esploratuz. Horrela, eta bideo-jokoek baliabide gisa lortu duten zentraltasuna aintzat hartuz, Tabakalerak proposatzen du ekintzan, parte-hartzean eta jardunean oinarritutako hizkuntza eta ingeniaritza erabiltzea. Artista parte hartzaileak: Zach Blass, Natalie Bookchin, Harun Farocki, Melanie Gilligan, , Iñaki Gracenea, Jan Peter Hammer, Sahatsa Jauregi.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak