Mondragon Unibertsitateko Gradua: "Humanitate Digital Globalak"

Mondragon Unibertsitateko Gradua: "Humanitate Digital Globalak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Mondragon Unibertsitatea

Noiz

07/09/2020-etik 09/07/2021-era

On line-eko izen ematea--4. 0 industria, Adimen Artifiziala eta Sare Gizartea direla tarteko, teknologiek geroz eta presentzia handiagoa dute gure bizitzetan. Hala ere, elementu teknologikoak giza osagaia behar du aldamenean, taxuz interpretatzeko fenomeno sozialak, pentsatzeko berauetan teknologia zelan aplika daitekeen pertsonen mesedetan eta aurreikusteko etorkizuneko aldaketak.

Digitalizazioak, gainera, bizkortu egin du globalizazioa: une oro eta abiada bizian aldatzen ari den mundu interkonektatu eta interdependentean bizi gara. Enpresa eta erakundeak derrigortuta daude beraien sorlekuan ez ezik nazioartean ere jokatzera: ezinbesteko dute nazioarteko kultur, politika, ekonomia eta gizarte-joeren ezagutza, eta beraien lantaldeetan behar dituzte joera horietan eta kulturartekotasunean jantzitako pertsonak.

Gradu honen helburua da ikasleak mundu global eta digital horretarako prestatzea, beraien autoezagutzatik abiatuta eta ikasle bakoitzari bere espezializazio-bide propioa urratzeko aukera emanez.

Profesional arduratsu, sortzaile eta konprometituak hezi nahi ditugu, errealitatearen interpretazio kritikoa egiten dutenak eta, aldi berean, gizarte aldakorrera egokitzen jakingo dutenak.

Bestalde, Mondragon Unibertsitateak baditu zehaztuta bere metodologian hainbat zeharkako konpetentzia komun batzuk gradu guztietarako. Hurrengoak dira gaitasun horiek:- Talde-lana.
- Lidergoa eta ekintzailetasuna.
- Ikasten ikasi.
- Izpiritu kritikoa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak