"Block"

"Block"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.lezo.eus

Non

Gezala Auditoriuma

Noiz

25/02/2021

Leku mugatua. Kontsultatu hemen COVID-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak. Dantza garaikideko pieza bat sortzeko helburua duen proiektua da Block. Bertan musikak eta dantzak bat egiten dute. Binakako lana da eta bertan inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen da. Amaia Elizaranek garatutako sorkuntza lan ildoarekin jarraituz, Raw (2016) eta Pool (2017) adibide hartuta, inprobisazioa sorkuntza metodo bezala erabiliz, gorputza mugitzeko erak ikertzen eta jorratzen dira Blocken ere. Ideia eta sinopsiaDantza garaikidea komunikazio hizkuntza bezala hartuta, proiektuak abiapuntu espezifiko bat du: gorputza. Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume hauek gorputzaren bitartez dute erlazioa, kontrako indarrak eta blokeoak sortuz. Guzti hori, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin. Blokeatu, oztopatu, eragotzi, ibilgetu, bakartu. . .
Pertsona batek bere bizitzarekin aurrera egitea oztopatzen du blokeo batek eta horrek hainbat eratan eragina izan dezake.
Gizakiok, batzuetan, nahi duguna adierazteko zailtasunak izaten ditugu, baita gauzei zentzua aurkitzeko zailtasunak ere.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak