Trinitateko jaiak (Irurtzun)

Trinitateko jaiak (Irurtzun)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Irurtzungo Udala

Noiz

06/06/2020-etik 07/06/2020-era

Aurten, Trinitateko jaiak ez dira aurreko urteetakoak bezalakoak izango, une hauetan bizitzen ari garen osasun egoera dela eta. Oraingo honetan, Irurtzungo Udaletik Kultura Kontseiluak antolatutako egitarau alternatiboaz etxetik eta sortutako kanaletik gozatzera gonbidatzen zaituzte, egoerak
arduraz jokatzea eskatzen baitu. Ondo Pasa!!!EGITARAUA (Ikusi egitarauaren pdf dokumentua hemen)Larunbata, ekainak 6- 11:00 DIANAK: Trikitixa eta txistularien taldeen eskutik.
- 12:00 KRONOESKALADA BIRTUALA TRINITATERA-GUAN TALDEA. Irurtzungo Udala YouTube kanalean Ikusgai.
- 13:00 BERMUT MUSIKALA ZURE BALKOITIK Txupinazoa. Auto batek musikaz girotuko ditu herriko kaleak.
- 20:00 - 22:00 MUSIKA ZUZENEAN "TRINITY DJ "-en eskutik (egitarauan datorren QR kodea eskaneatuz)Igandea, ekainak 7- 11:00 DIANAK. Gaita taldea
- 12:00 ERROMERIA 2. 0. Bideoak Irurtzungo Udalaren Youtube kanalean- Ergako Trinitatera igotzea, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren 25. urteurrenean.
- Trinitatean egindako obrei buruzko solasaldia.
- Bertsolariak- 13:00 BERMUT MUSIKALA ZURE BALKOITIK Auto batek musika doinuekin herriko kaleak girotuko ditu. OHARRA: Udalak Balkoia, leihoak. . . apaintzera animatu nahi zaituzte, puxikekin, zintekin. . . nahi duzuen bezala.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak