Getxo Jazz 2024 jaialdiaren barruan. - STACEY KENTStacey Kenten ahotsa nazioartean ezaguna da munduko jazz arloan. Jarraitzaile eta sari ugari ditu, hala nola Grammy sarietarako hainbat izendapen eta saldutako bi milioi album baino gehiago. Bere musikak sentsibilitate poetikoa igortzen du, generoko abeslari handien esparruan ezberdintzen dela. Estereotipoak hautsi ditu eta bere eraginen artean jazzaren izen handiak ez ezik, musika klasikoa, bossa nova eta poparenak ere aurki ditzakegu, hala nola Leonard Bernstein, María Callas, João Gilberto, Elis Regina edo Paul Simon. - Talde Lehiaketa: NitaNita nazioarteko taldeak Suedia, Espainia, Irlanda, Herbereak eta Norvegiako musikariak biltzen ditu. Honako hauek osatzen dute boskotea: Anja Gottberg (baxua, konposizioak), Antonio Moreno (tronpeta), Micheal Murray (saxofoi altua), Siebren Smink (gitarra) eta Magnus Austad (bateria). 2020an eratu zen taldea Amsterdamen eta ordutik hona estilo paregabea sortu dute, sakontasuna eta gozotasuna transmititzen dituena. Sarrera: 25 € / Ordainezko kontzertuen bonua: 80 € (apirilaren 15etik salgai)Saltokiak:- Kutxabank-en orotarako kutxazainak
- https://getxokultura. janto. es/
- Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
- Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
- Romo Kultur Etxea (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)
Getxo Jazz 2024: Nita + STACEY KENT
Gertaeraren datuak
Antolatu du
getxo.eus
Non
Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa
Noiz
06/07/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.