"Itzulpena ez da neutrala, itzultzailea ere ez. Ikuspegi transfeministak itzulpengintzan txertatzeaz" (Donostia)

"Itzulpena ez da neutrala, itzultzailea ere ez. Ikuspegi transfeministak itzulpengintzan txertatzeaz" (Donostia)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eizie.eus

Non

Euskaltzaindiaren egoitza

Noiz

08/10/2024-etik 09/10/2024-era

Irakasleak: Danele Sarriugarte Mochales eta Aiora Jaka Irizar. Helburua:Azken urteotan asko ugaritu da hizkuntzaren erabilera inklusiboaren inguruko kezka, bereziki genero-bereizketa egiten duten hizkuntzen eremuan, non gero eta feminista gehiago zalantzan jartzen hasi baitira generiko gisa maskulinoa erabiltzearen tradizioa, baita modu bateko edo besteko alternatibak proposatzen ere. Euskarak ez du, hitanoko formetan eta lexikoko hitz batzuetan salbu, genero-bereizketarik egiten, eta, ondorioz, erraz saihestu ditzake gaztelaniaz edo frantsesez sortzen diren hainbat eta hainbat arazo. Alabaina, euskaraz idazten edo euskarara itzultzen dugun profesionalok antzeko beste hamaika gatazkarekin egiten dugu topo egunero. Zer egin, esaterako, erdaraz genero jakin bat daukan hitz bat euskarara ekartzean, generoa markatu ala bere horretan utzi? Berdin jokatzen ote dugu genero markatu hori maskulinoa edo femeninoa denean? Ba ote dugu aski baliabide eta aski kontzientzia betiko bereizketa binarioetan erori gabe (seme-alaba, anai-arreba, aitona-amona) modu inklusiboago edo ez-binarioago batean itzultzeko?Mintegi honetan, azpimarratu nahi dugu itzulpena ez dela inondik inora ere neutroa, eta itzultzaileak hartzen dituen erabakiek berebiziko garrantzia dutela xede-testuan, eta berebiziko eragina xede-irakurleengan. Itzulpena, are gehiago, eraldaketarako eta borrokarako tresna izan daiteke. Itzultzailea zenbat eta kontzientziatuago egon hizkuntzaren erabilerak generoan, arrazan, klasean eta beste hainbat ezaugarritan izan ditzakeen ondorioez, eta zenbat eta zehatzago ezagutu bere ez-neutraltasun propioak, orduan eta prestatuago egongo da itzulpenaren bidez hainbat injustizia ez errepikatzeko; funtsean, bere itzulpen-jarduna aberastuko eta zabalduko du. Mintegiaren lehenengo saioan, Danele Sarriugartek auzi hauen inguruko hainbat teoria eta gogoeta jorratuko ditu, eta, bigarren saioan, Aiora Jakak zenbait adibide eta ariketa praktiko ekarriko ditu, partaide guztion artean eztabaidatuz ahalik eta irtenbide asebetegarrienak aurkitu ditzagun. Non eta noiz:- Donostian, 2024ko urriaren 8an eta 9an. Euskaltzaindiaren egoitzan.
- Bilbon, 2024ko urriaren 22an eta 23an. Euskararen Etxean. Ordutegia: 16:00 - 19:30. Ordu-kopurua: guztira, 7 ordu. Prezioa:- EIZIEko bazkideentzat: 75 euro.
- Bazkide ez direnentzat: 105 euro.
- Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 90 euro. Izena emateko epea: 2024ko irailaren 13tik irailaren 25era (biak barne). Izena emanOharrak:- Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2024ko irailaren 30ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez. Ikastaro honek CEDROren laguntza jaso du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak