Leila Guerrieroren solasaldia Ander Izagirrerekin, San Telmo Museoan

Leila Guerrieroren solasaldia Ander Izagirrerekin, San Telmo Museoan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Non

San Telmo Museoa

Noiz

26/09/2024

San Telmo Museoak eta DK Liburutegi Zerbitzuak antolatuta, Latinoamerikako ahotsik interesgarrienetakoa den Leila Guerrierok Ander Izagirre kazetariarekin hitz egingo du bere obrari buruz irailaren 26an.

Azkena argitaratu duen La llamada liburuan Silvia Labayru sakon elkarrizketatzen du; Argentinako militarren bahiketatik eta torturatik bizirik atera ondoren bere ingurukoek baztertutako gaztea. Solasaldian azken liburu honetan arreta berezia jarriko dute.

Oso saritua izan da Leila Guerrieroren lana azken urteotan. Fundación Nuevo Periodismo Iberoamericanok ematen duen Gabo Saria jaso zuen El rastro en los huesos kronikagatik, Konex saria bitan jasoa du kronika eta testigantzen sailean, eta baita Manuel Vázquez Montalbán Nazioarteko Kazetaritza Saria ere, besteak beste.

Kazetaritza narratiboaren erreferente bihurtu duten lanen artean daude, besteren artean, Los suicidas del fin del mundo, Frutos extraños, Plano americano, Una historia sencilla, Zona de obras, Opus Gelber, Teoría de la gravedad, La otra guerra edota La llamada. Aurki argitaratuko du La dificultad del fantasma: Truman Capote en la Costa Brava liburua.

Bere herrialdeko eta atzerriko hainbat hedabiderekin kolaboratzen du, hala nola La Nación, El País, Vanity Fair, Gatopardo eta Mercurio.

Donostiako Zinemaldiaren 72. edizio honetan epamaihai ofizialeko kide izango da.

Solasaldia San Telmo Museoan eskainiko du irailaren 26an, 19:30tan, gazteleraz, eta streaming bidez ere eskainiko da museoak Youtuben duen kanalean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak