Lurdes R. Basolirekin tailerra

Lurdes R. Basolirekin tailerra

Gertaeraren datuak

Antolatu du

sfg-ss.com

Non

Gipuzkoako Argazkilari Elkartea

Noiz

17/10/2020-etik 18/10/2020-era

TAILERRAREN EDUKIAGehiegizko irudien aro honetan, gure argazki-proiektuari ikusmen-magmatik azaleratzeko aukera ematen diona begirada subjektiboa da. Gure kontatzeko moduan bakarra dena nabarmentzeko, eta horrela kontakizun pertsonal bat eraikitzeko, oso garrantzitsua da argazkigintzarekin dugun harreman intimoaz jabetzea. Tailerraren ardatz nagusia argazkilariak, ikuspegi kritiko batetik, argazkigintza dokumentalean eta egilearenean duen begirada izango da. Gogoeta egingo dugu gure jarrera estetikoari buruz, gure aukerei eta mugei buruz, eta besteei argazkiak ateratzeak dakarren erantzukizun etikoari buruz. Argazki dokumentala abiapuntutzat hartuta, intimitateaz, konpromisoaz, egiletzaz, otredadeaz, generoaz, argiaz eta emozioaz hitz egingo dugu. Erreferentziazko argazkilarien lanak bistaratuko dira eta, aldi berean, Lurdesen proiektu garrantzitsuenak aztertuko dira. Proiektu horien sortze-prozesuak parte-hartzaileekin partekatuko dira, berrikuspen autokritiko baten bidez. LURDES R. BASOLÍRamon Llull Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Argazkigintzan graduatua da.
Bere lana Caixaforum, Espacio Fundación Telefónica eta Palau Robert (Espainia), Fotohof Galerie eta Landesgalerie Linz (Austria), Fotografie Forum Frankfurt (Alemania) edo Baku Museum of Modern Art (Azerbaijan) bezalako arte guneetan erakutsi da, baita nazioarteko jaialdietan ere, PhotoEspaña (Espainia), Photo Beorijing (Txina), Noorderlicht Photofestival (Holanda) edo Feria Iberoamericana de Arte (Venezuela).
Beka eta sari entzutetsuak jaso ditu, besteak beste, FotoPres '09, Magnum Photos agentziak ematen duen Inge Morath Award eta World Press Photoko Joop Swart Masterclass.
El País Semanal edo The Sunday Times Magazine aldizkarietan argitaratu du eta La Fabricaren Diccionario de Fotógrafos Españoles del siglo XIX al XXIan parte hartzen du.
Gaur egun, enkarguak irakaskuntzarekin eta proiektu pertsonalekin uztartzen ditu. Web: http://lurdesbasoli. com/

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak