Gabonetako jarduerak, Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan

Gabonetako jarduerak, Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

diocesisvitoria.org

Non

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa (Gasteiz)

Noiz

19/12/2020-etik 06/01/2021-era

Gabonak museoko artelan askotan daude.
Jesusen Jaiotzak edo Errege Magoen Adorazioak sorpresa eta esanahi asko gordetzen dituzte.
Zure familiarekin aurkitu nahi dituzu?BISITA KOMENTATUA, "Gabonak artean"Gabonetako ikonografia du ardatz. Flandesko triptikoak, urregintzako lanak edo jaiotza napolitarra aztertuko ditugu, Jesusen Jaiotzaren eta Epifaniaren irudikapenen bidez. Gabonetako historiara, ospakizunetara, pertsonaia sakratuen sinbologiara edo gertaera horien eszenatokietara hurbilduko gara: jaiotza, hondakinak edo haitzuloak. 10 urtetik gorako haurrekin lagunduta dauden helduentzat gomendatua. Gaztelaniaz. Abenduaren 19an, 22an, 23an, 24an, 29an, 30ean eta 31n / Urtarrilaren 2an eta 5ean: 12:00etatik 12:50era. Abenduaren 23an eta 30ean: 17:00etatik 17:50era. Erreserbak: 945 150 631. BISITA-TAILERRA, "Izar bati jarraituz"Izar batek gidatuko gaitu eta museoko pinturetan eta jaiotzan bizi diren Gabonetako pertsonaiak ezagutuko ditugu. Gero, sorkuntza plastikoa egingo dugu: jaiotza berezi-berezi bat. Askotariko materialak erabiliko ditugu sormenak mugarik izan ez dezan. 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat gomendatua. Helduek eta 10etik gorakoek ere lagun gaitzakete. Euskaraz edo Gaztelaniaz. Abenduaren 22an, 23an, 24an, 26ean, 29an, 30ean eta 31n: 11:00etatik 12:30era. Abenduaren 22an eta 29an: 16:30etik 18:00etara. Erreserbak: 945 150 631. JARDUERA LIBREA, "Gabonetako detektibeak"Familian egiteko jarduera irekia, bilaketa joko baten laguntzaz. Jaso ezazu museoko harreran, hartu parte eta eraman kromo album bat opari. Abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra. JARDUERA GUZTIAK DOAKOAK DIRA ETA OSASUN AGINTARIEN GOMENDIOREKIN EGINGO DIRA.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak