"Ilargira joateko prest?", tailerra Ana Galarragarekin

"Ilargira joateko prest?", tailerra Ana Galarragarekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.vitoria-gasteiz.org

Non

Lakua Gizarte Etxeko Liburutegia

Noiz

15/10/2024

Ana Galarragaren bisita jasoko dugu, bera zientzia-hedatzailea da. Berarekin abentura zientifikoak eta esperimentu dibertigarriak eta jakingarriekin gozatzeko aukera izango dugu. Etxeko material arruntekin eta arriskurik gabe egiteko moduko esperimentuak dentsitateaz, grabitateaz, elektrizitateaz, kimikaz. . . Izen-emateak aurrez aurre egitea: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik.

Prezioa: 1 € (abonatuak) eta 1,7 € (abonatuak ez direnak)

Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.

Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.

Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.

Egiaztatu datuak erosteko edo inskribatzeko unean, ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.

Garaiz hasiko dira ikuskizunak, saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.

Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak