"Animales ejemplares" liburuaren aurkezpena

"Animales ejemplares" liburuaren aurkezpena

Gertaeraren datuak

Antolatu du

zientzia.info

Non

Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)

Noiz

14/12/2020

Kultur Gabonak 2020ren barruan. Animaliek ia planetako leku guztiak kolonizatu dituzte. Itsas hondo sakonenetatik gailur altuenetara, ekuatoretik eta inguruko diren basamortu latzenetatik planetako muturrik izoztuetaraino, ia ez dago animaliarik bizi ez den lekurik Lurrean. Mekanismo sofistikatuak garatu behar behar izan dituzte bizirik irauteko, hazteko eta ugaltzeko. Eta horiei esker, gugana iritsi ahal izan dira duela ehunka milioi urte sortu eta lankidetzan hasi ziren zelula talde txikietatik eratorritako leinuak. Juan Ignacio Pérez (testua) eta Yolanda Gonzálezen (irudiak) Animales ejemplares liburuak animalien funtzionamenduari dagokion alderdiren bat nabarmentzen du kapitulu bakoitzean. Lan honek, goitik behera deskribatu du, besteak beste, nola lortzen duten uraren eta gatzaren balantze orekatuari eustea; nola erabiltzen dituzten hainbat material organikoak elikatzeko eta funtzionamendu egokirako behar duten energiaz edota hazi eta ugaltzeko nahitaezkoak dituzten egitura-materialez hornitzeko; edo nolako mekanismoak erabiltzen dituzten espezie askok muturreko tenperaturak jasan ahal izateko. Animales ejemplares osatzen duten istorioen bidez ikusiko duzu, halaber, irrazionaltzat hartzen direnek gaitasun kognitiboak dituztela, eta gaitasun horiek duela gutxira arte ezin genituela susmatu ere egin. Liburuan zehar, animaliek aurre egin beharreko erronkak gainditzeko erabiltzen dituzten mekanismoen aniztasuna ezagutzeko aukera izango duzu. Hitzaldia zuzenean eta Internet bidezAbenduaren 14an, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian hitzaldi-solasaldia izango da Juan Ignacio Pérez eta Yolanda Gonzálezen liburua aurkezteko eta zer ikasi handia eman ahal diguten animalien biologiako zenbait alderditan sakontzeko. Hitzaldian, gure artean izango dira, halaber, Txani Rodriguez kazetari eta idazlea eta Pedro Ugarte zutabegile eta idazlea. Ekitaldira joan edo streaming bidez jarraitzeko aukera izango duzu KulturguneaTB kanalaren bitartez. Bertaratzeko, nahitaezkoa izango da aurretik sarrera online eskatzea Bilbao Kulturaren bitartez. Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatutako Bidebarrieta Zientifikoa zikloari atxikita dago. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da gonbidapenak Internetez erreserbatzea.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak